«IMPULSA» programaren III. edizioa
«IMPULSA» programaren 3. edizioa hasi da. Programa honen helburua emakume ekintzaile eta emakume enpresari gazteei laguntza ematea da, negozio berri bat hasteko eta euren enpresak gidatzeko trebetasunak eta tresnak eskura ditzaten. Laguntza AEDko emakume zuzendari adierazgarrienek emango dute.
Zer eskaintzen dugu?
Astean behin aholkularitza, tailerrak eta bilerak egingo ditugu, parte-hartzaileak aztertzeko eta aholkatzeko. Gainera, IMPULSA programan parte hartzeagatik, parte-hartzaileek, AEDko kide guztiek bezala, antolatzen diren ekitaldi, hitzaldi, prestakuntza eta networking ekitaldi guztietan parte hartu ahal izango dute.
Nola egingo dugu?
Astero belaunaldi ezberdinetako emakumeen arteko bilerak egongo dira. Bertan, zenbait zuzendarik parte-hartzaileei lagunduko diete, euren trebetasunak hobetzeko balio duten gaiei buruzko aholku egokituak emanez.
Gainera, psikologo batek taldeak dinamizatuko ditu, eta egoera ezberdinak kudeatzeko eta buru izateko eta enpresa kudeatzeko trebetasunak lortzeko aholkuak emango dizkie parte-hartzaileei.
Programa amaitzean, saioen % 90 baino gehiagora joan diren parte-hartzaileek diploma bat jasoko dute.
Non, noiz eta nola
Bilerak Bilbon egingo dira, aurrez aurre, eta 8 bileren iraupena ordu eta erdikoa izango da gutxi gorabehera.
Izena ematea
Izena emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik.
Izena emateko, Maider Barandiaran proiektuaren koordinatzailearekin jarri zaitezke harremanetan, komunikazio-bide hauen bidez:
- Emaila: impulsa.aed@gmail.com
- Telefonoa: 633 209 094
Besoak zabalik itxarongo dizugu!