AEDk belaunaldi guztientzako jardunaldi batekin eman dio hasiera Impulsa programaren laugarren edizioari
IMPULSA programak enpresari senior eta ekintzaile berrien artean ezagutza transmititzea sustatzen du
Joan den urriaren 3an, BAT-BAccelerator Tower-ean Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) antolatutako Impulsa Programaren laugarren edizioaren irekiera izan zen. Ekitaldi honetan AEDk belaunaldi ezberdinetako emakumeen artean ezagutza transferitzearekin duen konpromisoa berretsi zuen, Bizkaiko enpresarien eta zuzendarien hazkundea sustatuz.
Jardunaldia belaunaldien arteko networking-gunea izan zen, eta emakume gazteen eta seniorren arteko elkarrizketa aberastea izan zuen helburu. Hitzaldi eta eztabaiden bidez, esperientzia zabala duten enpresariak gazte ekintzaileen inspirazio izan daitezkeela ondorioztatu zen, eta azken horiek lidergoari freskotasuna eta ikuspegi berriak ekartzen dizkiotela.
Inspiratzen duten hizlariak eta eraldatzen dituzten ezagutzak
Ekitaldian, besteak beste, Susana Andrés LABORAL Kutxako Merkataritza Arloko zuzendariak eta Esther Blanco Biologian doktore eta ALGAVERSOko sortzaileak hartu zuten parte, eta elkarrizketa aberasgarri baten bidez euren esperientziak partekatu zituzten. Haiekin batera Marta Aburto, AEDko Zuzendaritza Batzordeko kidea; María Barandiarán, AEDko Impulsa Programaren arduraduna; eta Inma Ramos, LABORAL Kutxako Gaztenpresako zuzendaria ere izan ziren, eta guztiek enpresa arloan emakumeen lidergoa indartzeko konpromisoa zuten.
Gainera, bertaratutakoek Jon Zabal mentalistaren aurkezpen berritzaileaz gozatu zuten; bertan, enpresak bultzatzeko eta erabakiak hartzerakoan sormena indartzeko teknika paregabeak azaldu zituen.
IMPULSA programa erreferentzia bilakatu da
AEDren Impulsa programa belaunaldi ezberdinetako emakume enpresarien eta zuzendarien arteko lotura sustatzeko erreferentzia bilakatzen ari da. Ekimen honek, ikaskuntzen trukea bultzatzeaz gain, Bizkaiko emakumeen lidergoaren garapen iraunkorrerako katalizatzaile ere izan nahi du, belaunaldien arteko lankidetzaren balioa erakutsiz.