Ingurua eraldatzen duten emakumeak: saltzetik enpresa liderrak izatera
II. Merkataritza Foroa 2025
Joan den ekainaren 10ean, asteartea, 14:00etan, Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) Bilboko Iberdrola Dorrean antolatu zuen II. MERKATARITZA FOROA 2025, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Foroa Marta Aburto, AED Bizkaiako batzordekideak, zuzendu zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurkok eman zion hasiera instituzionala.
Merkataritza Foro honen bigarren edizioan, “Bizkaiko Txikizkako Merkataritzako Emakume Liderrak” proiektuaren lehen edizioaren emaitzak aurkeztu ziren, Bizkaiko retail sektorean diharduten emakume ekintzaleei laguntza ematea helburu duen ekimena. Horretarako, beren negozioak arrakastaz kudeatzeko tresnak eskaini zitzaizkien, hauek epe luzera iraunkorrak izan daitezen eta belaunaldi berrientzat erakargarri izaten jarrai dezaten.
“Merkataritza ez da soilik jarduera ekonomiko bat: hurbiltasuna da, nortasuna eta auzoekiko lotura. Lidergoaren bidean dinamismoaren motor izan diren emakumeekin batera egin nahi dugu bidea. Gizarteak baloratu eta aitortu behar du. Emakumezko talenturik gabe ez dago eraldaketarik”, adierazi zuen Ainara Basurkok.
Merkataritza Foroa sortu da Bizkaiko retail sektorearen egoeraz hausnartzeko eta eztabaidarako gune bat izateko asmoz.
“Proiektu honen bidez sektoreko elkarte profesionalekin elkartu nahi dugu, Bizkaiko retail-eko emakume ekintzaleei erantzuna emateko eta haien lana babesteko. Premia agerikoa da: Bizkaiko merkataritzan emakume liderren aitorpena eta ikusgarritasuna sustatzea”, adierazi zuen Marta Aburtok, AEDren izenean.
Bigarren edizio honetan, parte-hartzaileen eta adituen eskutik, programaren eragina zuzenean ezagutzeko aukera izan zen. Honako hauek hartu zuten parte:
-
Julia Diéguez, Euskomer-eko presidentea
-
Zulema Blanco, Ponte Mona-ren sortzaile eta gerentea
-
Sonia Hernández, Bizi Slow-en sortzaile eta gerentea
-
Amaia Aseguinolaza, Iruña Taldeko kontseilari exekutiboa
Saioa Libe de las Fuentesek, AEDko lehendakariordeak, moderatu zuen.
Proiektu honek txikizkako merkataritzan diharduten emakumeak enpresari gisa aitortu eta ikusarazteko bokazioa du, sektorearen inguruko ikuspegia aldatzeko eta beren lan eta lidergoaren bidez merezi duten aitortza jasotzeko bidea emateko.