Carolina Pérez Toledori elkarrizketa El Correon

Joan den ekainaren 6an AEDko lehendakaria den Carolina Pérez Toledo elkarrizketatu zuten El Correon. Elkarrizketan AEDk 20 urteko historian zehar izandako gora-beherez eta ekintzailetasunaz hitz egiten du besteak beste.

Hasiera batean 20 emakume bakarrik zirela kontatzen digu Carolinak -fundatzaileetako bat izan zenak-, eta gaur egun ehun emakumetik gorak osatzen dutela elkartea. Hala ere, isla on bat izateko gehiago izan beharko liratekeela uste du,  baina azken urte honetan %25 hazi direla azpimarratzen du, beraz, urtetik urtera zertxobait adierazgarriago izaten ari direnaren seinale.

Duela 20 urte zeuzkaten helburuen eta gaur egun dituztenen inguruan galdetzean, berberak direla dio Carolinak, emakumeen lana ikustarazteak zaila izaten jarraitzen baitu gaur egun ere. "Gure existentzia hutsak erakusten du zein gutxi aldatu diren gauzak ordutik hona", ziurtatzen du AEDko lehendakariak, egungo gizarteak oso maskulinoa izaten jarraitzen duela azpimarratuz.

Hemen duzue elkarrizketa -gaztelaniaz- osorik irakurri ahal izateko.

aed el correo.PDF

No Comments Yet.

Leave a comment