Ekitaldia BATen (B Accelerator Tower) instalazioetan egin da, Bilboko ekonomia eta finantza bihotzean kokatutako ekintzailetza eta enpresen azeleragailu zentroan. Isabel Iturbe eta Carolina Pérez Toledo bildu dira, AEDko eta CEBEKeko presidenteak, hurrenez hurren.
AED ekinBarri programaren lehen eragile eraldatzailea bihurtu da. Horrela, Bizkaiko enpresak eraldatzeko mugimenduan sartu da, ekinBarriren balioak partekatuz, eta bere jarduera eremuan hedatzeko eta gidatzeko konpromisoa hartu du.
ekinBarri enpresak eraldatzeko eredua da, barne harremanen estilo berri batean oinarritua, lehiakortasuna eta berrikuntza indartuko dituena eta garapen profesional eta pertsonal hobeagoa ahalbidetuko duena.
Sinaduraren ondoren, Carolina Pérez Toledo CEBEKeko presidenteak adierazi zuen “ekinBarri guretzat proiektu estrategikoa da. AEDk eragile gisa bat egitea oso garrantzitsua da hura hedatzeko eta konfiantzaren, gardentasunaren eta pertsonen parte-hartzearen alde egiten duten enpresen kopurua handitzeko”.
Bestalde, Isabel Iturbe AEDko presidenteak adierazi zuenez, “uste dugu ekinBarrik beste ikuspegi bat eman dezakeela eta enpresentzat lehiakortasun maila handiagoak eta garapen maila hobeak sortuko dituen enpresa estilo berri bat sortzen lagundu dezakeela”.