Ekitaldia ‘Elevator Pitch ‘teknikaren bidez egin zen
Parte hartu zuten enpresak hainbat jarduera-sektoretakoak dira, hala nola teknologia, zerbitzuak, energia edo arkitektura.
Atzo Belaunaldi ezberdinen arteko Networking jardunaldia egin zen, eta sektore ezberdinetako 60 enpresa inguruk beren negozioa 30 segundotan aurkezteko aukera izan zuten. Teknika horri “𝙀𝙡𝙚𝙫𝙖𝙩𝙤𝙧 𝙋𝙞𝙩𝙘𝙝” deitzen zaio, eta aurkezpen-diskurtso laburra egitean datza, ideia argi, zehatz eta sintetikoak emanez.
Jardunaldiaren helburua enpresa parte-hartzaileei ikusgarritasuna ematea, bazkideen arteko harremanak sustatzea eta networking-a erraztea izan zen.
Parte hartu zuten enpresak askotariko jarduera-sektoretakoak izan ziren, hala nola, teknologikoa, zerbitzuak, arkitektura, energia, etab.
IMPULSA proiektua
Networking hori Impulsa proiektuaren barruan egin da. Proiektu horren helburua unibertsitateko ikasleak eta euren enpresa-proiektua hasten ari diren emakumeak elkarteko profesionalekin harremanetan jartzea da, euren artean lotura sendo eta eraginkor bat ahalbidetzeko.
Amaitzeko, koktel bat egin zen, eta bertan, elkartekideek hitz egin zuten inpresioak eta proiektuak partekatzeko eta sareak sendotzeko.