Formazioa

EEZEk enpresaren hainbat kudeaketa esparru barne hartzen dituzten formakuntza ikastaro eta tailerrak antolatu ohi ditu. Ekintza hauek beti daude emakumearen alderdi profesionalari lotuak.

EEZE, halaber, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten beste erakunde publiko nahiz pribatuek antolaturiko formakuntza ikastaroei buruzko informazioa biltzen du.

Elkarteak diru-laguntzei, prozedurei, baliabideei, enpresen eskaintzari, ikerlan eta estatistikei, eta abarrekoei buruzko informazioa eskaintzen die bere bazkideei.