Zer da EEZE?

Zer da EEZE?

EEZE Bizkaiko Lurraldeko enpresa txiki, ertain eta handietan diharduten emakumezko enpresari, zuzendari eta profesionalen interesen alde lan egiten duen erakundea da. Erakunde publiko nahiz pribatuen aurrean talde honen ordezkaritza eta lotura lana egiten du.

1995an sortu zen, eta bere helburua enpresa munduan emakumeek duten papera indartu eta ekonomia- zein enpresa-arloan haien erabateko integrazioa lortzeko azpiegiturak sortzea da.

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea, EEZE, eremu zabalean ari da lanean: hitzaldiak, proiektuak, nazioarteko zein Europako enpresa-topaketak, ikerlanak, nazioarteko batzarrak, enpresarientzako sariak. Bereziki sustatu nahi da enpresen arteko lankidetza. Bere helburuen artean, besteak beste, elkartekideen arteko merkataritza-sareak sortu eta bultzatzea dago.

EEZEk berdintasunezko enpresa-ereduranzko ibilbidean agente aktiboa izan nahi du.