Networking-a

EEZEk bere bazkideentzako negozio-trukea ahalbidetzen duten hainbat ekintza antolatu eta burutzen ditu: enpresarien topaketak, jardunaldiak, enpresen aurkezpenak, mintegiak...

Beste alde batetik, Elkarteak dituen komunikazio baliabideak (posta elektronikoa, web orria, bloga eta Sare Sozialak) bazkideen zerbitzuei buruzko informazioa zabaltzeko ere badira. Horren ondorioz, haien arteko negozio aukerak sor daitezke.